Maxixatzenen zozketak

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 'KuiKui' ikuskizunerako lau sarrera bikoitz zozkatuko ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2021ko abe. 21a, 15:12
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek 'KuiKui' lan berria aurkeztuko dute Azkoitian. (Katxiporreta)

Bi emanaldi eskainiko dituzte pailazoek Baztartxo antzokian: 16:00etan eta 18:30ean. Maxixatzeneko bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea dute zozketan parte hartzeko.

Datorren astelehenean, abenduak 27, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek KuiKui ikuskizuna eskainiko dute, Baztartxo Antzokian. Bi emanalditan aurkeztuko dute pailazoek azken lana; 16:00etan izango da lehen saioa, eta 18:30ean bigarrena. Maxixatzenek udalak emandako lau sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean. Bi sarrera bikoitz 16:00etako emanaldirako izango dira, eta beste bi 18:30eko ikuskizunerako.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, sakatu honako lotura honetan. Irabazleak ostegunean bertan jakinaraziko ditu Maxixatzenek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide