Gabonetako bideoa kaleratu du udalak, herritarrak zoriontzeko

Andoni Elduaien 2021ko abe. 21a, 09:07

Azkoitiko Udalak zenbait arlotan lan egiten duten herriko eragileekin egin du 2021eko Gabonetako bideoa.

Azkoitiko Udalak gaur, asteartea, kaleratu du herritarrak zoriontzeko aurtengo Gabonetako bideoa. Zenbait arlotan lan egiten duten herritarrak elkartu ditu udalak bideoan, hala nola Elkarguneko garbitzaileak, Caritasen Elikagai Bankuko kideak, Azkoitia Lagunkoiako kideak, Bizkargi eskolako nahiz Marea Urdinako partaideak, baserritarrak eta gazteak. Horiek guztiek urte berriari zer eskatzen dioten erantzun dute. Amaieran, herritarrak Olentzerori eta Mari Domingiri eskutitzak eramatera joan dira Balda dorretxera, eta herrian euskaraz gehiago hitz egitea eskatu dute.