Ordutegi murriztua izango du bihar Elkarguneak, eta itxita egongo da etzi

Andoni Elduaien 2021ko abe. 23a, 08:19
Elkargunerako sarrera.

07:00etatik 14:00etara bitartean zabalduko dituzte ateak bihar, eta ez dute irekiko etzi. Datozen jaiegunetan ere itxita egongo da Elkargunea.

Bihar, abenduak 24, eta etzi, abenduak 25, Elkarguneak ez du ohiko ordutegia izango. Bihar, ordutegi murriztuan irekiko ditu ateak Elkarguneak, eta ondorioz, 07:00etan 14:00etara bitartean izango dute herritxarrek hango azpiegiturak erabiltzeko aukera. Etzi, larunbata, guztiz itxita egongo da Elkargunea.

Abenduaren 31n eta urtarrilaren 5ean ere ordutegi murriztua izango du Elkarguneak. Hain zuzen ere, 07:00etatik 14:00etara bitartean egongo da irekita bi egun horietan. Urtarrilaren 1ean eta urtarrilaren 6an, berriz, itxita egongo da kiroldegia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide