Sara Arangurenek zilarrezko domina eskuratu du Espainiako Txapelketan

Andoni Elduaien 2021ko abe. 20a, 11:43

Aranguren, ezkerrean, dominarekin. (Argazkiak: utzitakoak)

Aparatuen mailako finalean lortu du bigarren postua Arangurenek Ipurua taldearekin. Iruñeko Navarra Arena pabilioian jokatu dute txapelketa.

Sara Aranguren gimnasta azkoitiarrak zilarrezko domina irabazi du aparatuen mailako Espainiako Txapelketan. Arangurenek Eibarko Ipurua taldean dihardu, eta beste lau lagunekin batera zilarrezko domina janztea lortu du. Joan den ostegunean hasi zen Espainiako Txapelketa Iruñeko Navarra Arenan, eta atzo, igandea, amaitu.

Sailkapen orokorrean seigarren postua eskuratu du Sara Arangurenek parte hartzen duen Eibarko (Gipuzkoa) Ipurua taldeak. Sailkapeneko lehen hiru taldeek lortu dute soilik Lehen Mailara igotzea, eta, beraz, Arangurenen taldeak ez du lortu milaz igotzea. Hala eta guztiz ere, sailkapeneko lehen zortzi onenen artean sailkatu ondoren, Ipurua taldeak bigarren postua lortu du aparatuen mailako finalean. Arangurenek Nahia Arguizekin, Izaro Altunarekin, June Herederorekin eta Indira del Pinorekin parte hartu du txapelketan.