Gabonetako kontzertua eskaini du Iraurgi abesbatzak

Andoni Elduaien 2021ko abe. 20a, 09:09

Abesbatzak kideak, aldarearen aurrean, (Iraurgi abesbatza)

Iraurgi abesbatzak Gabonetako kontzertua eskaini zuen atzo, igandea, Andre Mariaren Jasokundeko parrokian. 11:00etako meza nagusian abestu zuen taldeak, eta elizkizuna amaitu ondoren abesbatzako kideek sei bat kanta eskainiko zituzten aldarearen aurrean. "Aspaldiko partez, gaur pandemiari aurre egin diogu Azkoitiko parrokian Gabonetako kontzertu txiki bat eskainiz", idatzi zuten sare sozialetan.