Bizkargiko ikasleek piano entzunaldia eskaini dute Elkargunean

Anartz Izagirre 2021ko abe. 17a, 19:30

Guztira, hamasei ikaslek parte hartu dute entzunaldian, eta askotariko abestiak jo dituzte Elkargunean.

Gaur, ostirala, piano entzunaldia eskaini dute Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleek Elkarguneko Oteiza aretoan. Denera, hamasei musikarik parte hartu dute entzunaldian, eta honako hauek izan dira bertan entzun ahal izan diren piezak: Larunbateko Boogia, Got the blues, Minuetoa, Danse Ancienne, Vals, Lore urdina, Tarantella, Eskoziako gaitak, Oh Susana, Zaldien lasterketa, Uretan, Hitz gabeko kanta, Espazioan, Confidencia, Minuetoa eta Estudioa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide