Bertan behera geratu da 'Zer da hezkidetza?' gurasoentzako saioa

Ane Olaizola 2021ko abe. 17a, 10:22

Izen-ematerik izan ez delako utzi dute bertan behera saioa, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Abarketatxo ludotekaren eta Artxamendi topalekuaren sexu aholkularitza egitarauaren barruan ziren eskaintzekoak gurasoei zuzendutako egitasmoa.

Abarketatxo ludotekaren eta Artxamendi topalekuaren sexu aholkularitza egitarauaren barruan, Zer da hezkidetza? gurasoentzako saioa eskaintzekoak ziren gaur, ostirala, Elkarguneko Oteiza aretoan, baina antolatzaileek jakinarazi dutenez, "izen-ematerik izan ez denez", bertan behera utzi dute saioa.

Lahia 3.0 elkartearen eskutik, hainbat gai lantzekoak ziren saiaon, hala nola genero sozializazioan hezkidetzak duen papera eta hizkuntza sexista.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide