Iraurgi abesbatzak emanaldi berezia eskainiko du igandeko meza nagusian

Julene Frantzesena 2021ko abe. 17a, 08:25
Iraurgi abesbatza parrokian.

11:00etako meza nagusian abestuko du taldeak, eta elizkizuna amaitzean, sei bat kanta eskainiko dituzte abeslariek aldarean.

Gabonak datozela eta, Iraurgi abesbatzak emanaldi berezi bat eskainiko du igandean, Andre Mariaren Jasokundearen parrokian. Hain zuzen ere, 11:00etako meza nagusian abestuko du taldeak, eta elizkizuna amaitzean, sei bat kanta eskainiko dituzte abeslariek aldarean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide