Zabaldu dute dagoeneko Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen errepidea

Anartz Izagirre 2021ko abe. 13a, 14:11

Atzotik itxita egon da errepidea lur jausi bat medio, eta duela gutxi zabaldu dute berriro.

Atzo arratsaldeaz geroztik itxita egon da Azkoitia eta Urretxu herriak lotzen dituen GI-631 errepidea; izan ere, Ertzaintzak Maxixatzen.eus-i jakinarazi dionaren arabera, Igaran indarretxearen pareko zuzengunean "neurri handiko lur jausia" izan zen atzo, 19:10 inguruan. Lurra, zuhaitzak eta haitz handiak erori ziren errepide gainera. Azken orduetan, ordea, beharginek lur jausia errepidetik kentzea lortu dute, eta Ertzaintzak adierazi duenez, zabalik dago berriro.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide