Urak hartu du Matadeixe

Andoni Elduaien 2021ko abe. 10a, 20:53

Egurrezko zutabean ikus daiteke urak zer maila hartu duen. (Argazkiak: A. Beristain)

Sukaldean "ia gerrirainoko ura" dute Matadeixen, eta areto nagusian "orkatiletarainokoa". Matadeixeko kideak ez dira garbiketa lanekin hasiko euria atertu eta ibaiak behera egin arte.

Matadeixe urez bete da gaur, ostirala. Azken orduetako euriteak Urola ibaiaren igoera eragin du, eta ondorioz, herriko zenbait txoko kaltetu ditu urak, hala nola Matadeixe.

Matadeixeko kideek Maxixatzen.eus-i jakinarazi diotenez, sukaldean "ia gerrirainoko ura" dute. Urak, gainera, zenbait kalte eragin ditu han; izan ere, sukaldean zegoen guztia ondatu du, besteak beste, butano bonbonak, aulkiak eta zaborrontziak. Era berean, argindarra moztuta dute sukaldean, eta garbigailua ere urez bete zaie.

Kalteak ez dituzte sukaldean bakarrik izan, ordea. Izan ere, Matadeixeko areto nagusira ere ura sartu da, eta han "orkatiletarainoko ura" izan dute. Gainera, agetokiaren beheko aldean egon ohi diren bafleak eta bozgorailuak busti ditu urak. Euriak apaltzera egin ahala balorazio sakonagoa egingo dute Matadeixeko kideek, orduan hasiko baitira gunea garbitzen.

Argazkian, bozgorailuak bustita ikus daitezke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide