Gurutze Gorriak lehen sorospen ikastaroa eskainiko du Gabonetan

Andoni Elduaien 2021ko abe. 12a, 08:45
Azkoitiko Gurutze Gorriak eskainiko du ikastaroa. (Argazkia: Gurutze Gorria)

Abenduaren 24tik urtarrilaren 9ra bitartean eskainiko du ikastaroa Gurutze Gorriak. Datorren ostiralean, bilera irekia egingo dute Azoka Plazan ikastaroaren berri emateko.

Azkoitiko Gurutze Gorriak lehen sorospen ikastaroa eskainiko du abenduaren 24tik urtarrilaren 9ra bitartean. 40 orduko ikastaroa emango dute Azkoitiko Elkarguneko areto batean. Izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko. Horretarako, 607 51 26 57 telefono zenbakira deituta edota azkoitia.heziketa@cruzroja.es e-postara idatzita eman daiteke ikastarorako izena 125 euro ordainduta.

Bilera, ostiralean

Ikastaroa egiteko interesatuta agertu den jendearekin eta interesa eduki lezaketen gainerako herritarrekin bilera egingo du Gurutze Gorriak. Bilera datorren ostiralean, abenduak 17, egingo dute Azoka Plazako lokalean, 20:00etan. Bileran, besteak beste, ikastaroaren ordutegia zehaztuko dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide