Tta-kun areto futbol taldearen kopako partida, bertan behera

Andoni Elduaien 2021ko abe. 10a, 15:15

Taldekideak garaipena ospatzen. (Argazkia: Tta-kun)

Gipuzkoako Lehen Mailan ari den Antiguoko taldearen aurka zen aritzekoa Tta-kun taldea. Atzeratu egin dute neurketa, eta taldeak azaldu du jakin bezain laster jakinaraziko dutela partidaren ordutegi berria.

Tta-kun areto futbol taldeak gaur jokatu behar zuen Gipuzkoako Kopako final laurdenetako partida bertan behera gelditu da. ElkarguneanDonostiako Antiguoko taldearen aurka jokatu behar zuten 21:30ean, Elkargunean, baina zenbait arazo tarteko, atzeratu egin dute partida. "Neurketa atzeratu egingo da, eta egun berria izendatzean jakinaraziko dizuegu sare sozialen bitartez", azaldu du taldeak sare sozialen bitartez.

Azkoitiarrak maila ona ari dira erakusten kopan; izan ere, orain arte jokatutako neurketa guztiak aurrera ateratzeko gai izan da Tta-kun. Kopako lehen kanporaketan, Idiazabal Bai Reformas kanporatu zuen taldeak. Neurketa bina berdindu ondoren, penaltietan 4 eta 2 irabazi zuten azkoitiarrek. Bigarren kanporaketan, berriz, Donipari taldeari 5 eta 4 irabazi zion. Hirugarren kanporaketan, berriz, ez zuten jokatu beharrik izan; izan ere, zozketa egin ondoren ez zitzaien egokitu aurkaririk, eta horrela lortu zuten final laurdenetan sailkatzea.

Txapelketa final laurdenetara iritsi da, eta oraindik egunik zein ordurik ez duen final laurdenetako kanporaketan koska bat gora egiteko aukera izango du Tta-kun taldeak zaleen aurrean. Hala eta guztiz ere, ez du aurkari samurra izango aurrean; izan ere, Gipuzkoako Lehen Mailan ari da jokatzen Antiguoko. Azkoitiko Tta-kun taldea, ostera, Gipuzkoako Bigarren Mailan dago egun.

Guka da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Gukako bazkide