Sistiaga-Errekako errepidea itxita dago lur jausi baten ondorioz

Andoni Elduaien 2021ko abe. 9a, 18:57
Lur jauzia izan den gunea. (Argazkiak: utzitakoak)

Kukuerritik Azpeitira doazen ibilgailuei eragiten die errepide mozketak. GI-631 errepidea erabiltzea da auzotik Azpeitira joateko modu bakarra.

Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, Sistiaga-Errekako errepidea itxi egin behar izan dute arratsaldean. Lur jausi bat izan da inguruan duela ordu batzuk, eta ondorioz, lurra errepide gainera mugitu da. Auzokideek Maxixatzen.eus-i azaldutakoaren arabera, igandean mugitu ziren lurrak aurreneko aldiz inguruan, eta gaur, errepide gaineko lur zatia mugitu eta errepidea hartu du.

Hori horrela, Kukuerri auzotik Azpeitira doan errepidea ez dago erabilgarri. Auzotik Azpeitira ibilgailuarekin joateko modu bakarra GI-631 errepidea hartzea da.

Igandean izan zen lehen lur jauzia, errepidearen beheko zatian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide