Kontseilu Sozialistak oinarrizko produktuen bilketa egingo du larunbatean

Andoni Elduaien 2021ko abe. 9a, 09:00

Larunbatean egingo ditu berriro Kontseilu Sozialistak oinarrizko produktuen bilketak Azpeitian, Azkoitian eta Zestoan, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Azkoitian BM eta Eroski supermerkatuen atarietan egingo dira bilketak.

Kontseilu Sozialistak oinarrizko produktuen bilketak egingo ditu datorren larunbatean, azaroak 11, Azkoitian. BM eta Eroski supermerkatuen atarietan jasoko dituzte produktuak.

Kontseilu Sozialistak "500 pertsonatik gorako eskaera" du, baina, "gaitasun ekonomikoagatik", momentuz ez du lortu 240 pertsonako langa gainditzerik. "Urte eta erdiko ibilbide honetan, aurrerapauso handiak eman ditugu langileon antolakuntza eta elkartasuna saretzera, modu horretan jende askoren eguneroko zailtasunak pixka bat leunduz".

Era berean, proiektuari babesa eman nahi diotenek ekarpena hiru modutan egin dezaketela gogorarazi du Kontseilu Sozialistak. Alde batetik, produktuak dohaintzan eman daizteke, eta bestetik, hilero ekarpen ekonomikoa egin daiteke 688 76 90 47 telefono zenbakira. Boluntario bezala parte har daitekeela ere jakinarazi dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide