Zabalik da Bidezko Merkataritzaren denda

Andoni Elduaien 2021ko abe. 9a, 11:03

Azoka plazako udalaren lokalean zabaldu dute denda.

Hilaren 18ra arte irekita egongo da Azoka Plazan jarri duten denda. Aste honetan eta hurrengoan astelehenetik larunbatera bitartean erosi ahalko dira dendako produktuak.

Zabalik da Azkoitiko misio taldearen Bidezko Merkataritza denda. Azoka Plazan udalak duen lokalean ireki dute denda, eta hilaren 18ra arte egongo da zabalik. Astelehenetik ostiralera 10:30etik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara irekiko dute denda, eta larunbatetan 10:30etik 13:00etara. Garapenean Bidelagun aste solidarioaren barruan zabaldu dute denda.

Misio taldeak osasunean, hezkuntzan, azpiegituretan eta lanerako prestakuntzetan behar gehien dituzten komunitateen garapen soziala sustatzen du. Denda bisitatzen dutenek produktu anitzak ikusteko aukera izango dute, besteak beste, janariak, arropa eta jolasak. Ekimenaren helburua da ekoizle txikienen edo nekazarien artikuluak eskaintzea, horien bizi baldintzak hobetzeko asmoz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide