Ramona's First Evil Boyfriend eta Tilde taldeen kontzertuekin itxi dituzte udazkeneko Bebarruko Jardunek

Andoni Elduaien 2021ko abe. 8a, 13:00

Tilde taldearen emanaldiko irudi bat. (Argazkiak: Ainhoa Beristain)

Azaroaren 14an abiatu zituzten udazkeneko Bebarruko Jardunek, eta, guztira, lau talderen emanaldiak ikusteko eta entzuteko parada izan da Matadeixen.

Amaitu dira udazkeneko Bebarruko Jardunek. Atzo, asteartea, Ramona's First Evil Boyfriend eta Tilde taldeek eskaini zuten kontzertua Matadeixek agertokian. Azken orduko aldaketa batengatik, gainera, kontzertuak 18:00etan hasi ziren Matadeixen.

Guztira, hiru ekitaldi izan dira udazkeneko Bebarruko Jardunetan "Sututako aulkien errautsen gainean dantza egiteko gogoz" antolatu zituzten ekintzok. Lehen kontzertua Axiarik eskaini zuen azaroaren 14an, eta, bigarrena, Ama Say taldeak, azaroaren 21ean. Honako lotura honetan irakur daiteke Juan Luis Romatet kazetariak kontzertuaren inguruan egindako kronika. Atzokoa izan zen hirugarren eta azken saioa Matadeixen.

Ramona's First Evil Boyfriend taldea, Matadeixen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide