'Bost minutun' antzezlana eskainiko dute abenduaren 11n Baztartxon

Anartz Izagirre 2021ko abe. 5a, 11:00
Andoni Agirregomezkorta eta Itziar Urretabizkaia.

Andoni Agirregomezkorta eta Itziar Urretabizkaia dira antzezlaneko pertsonaiak gorputzen dituzten bi aktoreak. Dagoeneko salgai daude sarrerak Azkoitiko Udalaren webgunean.

Datorren abenduaren 11n, larunbata, Bost minutun antzezlana izango da ikusgai Baztartxo antzokian, 19:00etan hasita. Begoña Bilbaok zuzenduriko obra da Bost minutun, eta Andoni Agirregomezkortak eta Itziar Urretabizkaiak gorpuzten dituzte antzezlaneko bi protagonistak. Dagoeneko eros daitezke sarrerak Azkoitiko Udalaren webgunean, zortzi euroren truke.

Honela dio sinopsiak: "Nekane eta Koldo. Haurdunaldi testa. Bost minutu falta dira emaitza jakiteko. Guraso izateko prest ote daude? Gurasoak izan nahi al dute? Aurrerapauso bat da edo amildegira jauzi bat? Ezkajintasuna, antsietatea, beldurra, itxaropena. Nekanerentzat, 42 urterekin, bere azken aukera izan daiteke ama izateko; Koldok urte batzuk gehiago dauzka eta heldutasuna lortzeko behar duen aitzakia litzateke aitatasuna. Baina, hori al da nahi dutena? Datorrena datorrela...".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide