Azkoitiko misio taldeak Bidezko Merkataritzaren denda zabalduko du etzi

Andoni Elduaien 2021ko abe. 5a, 09:00

Hilaren 18ra arte irekita egongo da Azoka Plazan jarriko duten denda. Astelehenetik larunbatera bitartean erosi ahalko dira Bidezko Merkataritzako produktuak.

Azkoitiko misio taldeak Bidezko Merkataritza denda zabalduko du etzi, asteartea, Azoka Plazan. Abenduaren 18ra arte egongo da zabalik denda. Astelehenetik ostiralera 10:30etik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara egongo da irekita, eta larunbatetan 10:30etik 13:00etara. Garapenean Bidelagun aste solidarioaren barruan zabalduko dute denda.

Misio taldeak osasunean, hezkuntzan, azpiegituretan eta lanerako prestakuntzetan behar gehien dituzten komunitateen garapen soziala sustatzen du. Denda bisitatzen dutenek produktu anitzak ikusteko aukera izango dute, besteak beste, janariak, arropa eta jolasak. Ekimenaren helburua da ekoizle txikienen edo nekazarien artikuluak eskaintzea, horien bizi baldintzak hobetzeko asmoz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide