Bailarako merkatariek Ticket Bai sistemari buruzko bilera irekia egingo dute ostegunean

Ane Olaizola 2021ko abe. 4a, 13:15

Azpeitiko Soreasu antzokian (15:00) elkartuko dira Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako merkatariak, eta, besteak beste, dendariek elkarrekin egin ditzaketen ekintzak adostuko dituzte bertan.

Gipuzkoako Foru Aldundi Aldundiak Ticket Bai sistema indarrean jartzeko asmoarekin jarraitzen du. Hasiera batean, datorren urteko urtarrilaren 1ean ziren ezartzekoak dendariei, autonomoei nahiz jarduera ekonomiko bat duten pertsonei zuzendutako sistema, baina sei hilabete atzeratzea erabaki zuen urrian, eta beraz, hasiera batean uztailean sartuko da indarrean. Merkatarientzako derrigorrezko epean, berriz, azaroaren 1ean hasiko da, eta horren harira, datorren ostegunerako bilera deitu dute Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako merkatariei zuzenduta.

Ostegunean, hilaren 9an, 15:00etan, Azpeitiko Soreasu antzokian egingo dute bilera irekia, eta sistemari buruz hitz egingo dute bertan. Horrez gain, orain arteko egoeraren errepasoa egingo dute, eta aurrera begira dendariek elkarrekin egin ditzaketen ekintzak adostea ere bada saioaren xedea.

Antolatzaileek garrantzizkotzat jo dute ahalik eta merkatari gehien elkartzea bileran, "denen iritziak kontutan izanda" har ditzaten erabakiak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide