Miruren biharko ipuin kontaketa atzeratu du Aizkibel liburutegiak

Andoni Elduaien 2021ko abe. 1a, 18:35

'Zoriontsu izateko sortu gara' izenburupean, ipuin kontaketa saioa eskaintzekoa zen bihar Miru liburutegian, baina bertan behera utzi dute biharko saioa.

Aizkibel udal liburutegiak bertan behera utzi du biharko antolatutako Miru ipuin kontalariaren saioa. "Egungo egoeragatik" hartu du ipuin kontaketa atzeratzeko erabakia. 17:30ean zen hastekoa Miruren 'Zoriontsu izateko sortu gara' saioa, eta HH5, LH1, LH2 eta LH3 mailetako haurrei kontatu behar zizkien ipuinak; aurrerago egingo dute bertan behera gelditu den kontaketa. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide