Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea itxi egingo dute bihar ere

Andoni Elduaien 2021ko abe. 1a, 12:48

Lanak egiten ari diren gunea, Aizpurutxon. (Aldundia)

12:30 inguruan itxiko dute errepidea, aurreratzeko erreia eraikitzen jarraitzeko zenbait leherketa egingo baitituzte bihar ere.

Bihar, abenduak 2, Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidea itxi egingo dute, 27. kilometroaren parean. Azken asteetan beezala, bihar ere leherketak egingo dituzte gunean, aldundia aurreratzeko errei bat eraikitzen ari baita puntu horretan. Lanak egiteko errepidea ixtea beharrezkoa izango da bihar ere, eta hori horrela, 12:30ean errepidea ixtea aurreikusi du aldundiak.

Leherketen eta errepide mozketen inguruko informazioa jasotzeko, 672 69 05 64 Whatsapp telefono zenbakira taldera atxikitzeko mezu bat idatzi behar da. Twitterren ere jakinaraziko dute errepidea noiz itxi eta irekiko duten.