'Libertad' dokumentala emango dute arratsaldean Elkargunean

Andoni Elduaien 2021ko abe. 1a, 08:15

Gazteak eta Garapena taldeak antolatu du emanaldia, Garapenean Bidelagun aste solidarioaren baitan.

Gaur, asteazkena, Libertad dokumentala ikusi ahal izango da Elkargunean; Oteiza aretoan emango dute. Lau aldiz eskainiko dute ikus-entzunezkoa: 18:30ean, 19:00etan, 19:30ean eta 20:00etan. Gazteak eta Garapena taldeak antolatu du emanaldia, Garapenean Bidelagun aste solidarioaren barruan.