Berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka egingo dute bihar

Andoni Elduaien 2021ko aza. 30a, 08:30

Plazako arkupeetan jarriko dute azoka.

09:30etik 13:30era bitartean, berreskuratutako liburuak eta diskoak erosteko aukera egongo da herriko plazako arkupeetan.

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatuta, berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka izango da bihar, abenduak 1, herriko plazan. Azkoitiarrek etxean dituzten liburuak eta diskoak utzi ahal izango dituzte bertan, baita azokan bertan dauden aleak erosteko aukera ere. 09:30etik 13:30era egingo dute herriko plazako arkupeetan jarriko dute berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka solidarioa.