San Martingo irisgarritasuna hobetzeko egindako azterlana aurkeztuko dute ostegunean Elkargunean

Anartz Izagirre 2021ko aza. 29a, 14:14

19:00etan izango da aurkezpena Elkarguneko Oteiza aretoan, eta San Martingo nahiz Altamirako bizilagunei hara joateko deia egin diete.

San Martin auzoko irisgarritasuna hobetzeko azterlana egin du LKS Aholkularitza enpresak, eta ostegunean, abenduak 2, azterlan horren berri emango dute publikoki, 19:00etan, Elkarguneko Oteiza aretoan. Lanketaren arduradunek irisgarritasuna hobetzeko alternatibak zeintzuk diren azalduko dute, baita bakoitzaren abantailak zein desabantailak ere.

Udalak San Martingo auzotarrei aurkezpenera joateko deia egin diete, baita Altamirakoei ere; izan ere, erakundeak nabarmendu du landutako alternatiben artean hango auzotarrentzat "mesedegarria" izan daitekeen konponbidea dutela.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide