Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea, irekita

Andoni Elduaien 2021ko aza. 29a, 12:47

Ordu eta hogei minutuz egon da bi herrien arteko errepidea itxita, gaur ere leherketengatik.

Gaur, astelehena, Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidea itxita egon da 11:20az geroztik, 27. kilometroaren parean. Azken asteetan bezala, gaur ere leherketak egin dituzte gunean, Gipuzkoako Foru Aldundia aurreratzeko errei bat eraikitzen ari baita puntu horretan.

Twitter eta Whatsapp bidez jakinarazi dutenez, dagoeneko ireki dute errepidea. GI-631 errepidean egiten ari diren lanen eraginez, errepidea mozten dute aldiro, leherketak egin behar dituztelako han. Hain zuzen ere, leherketen eta errepide mozketen inguruko informazioa Whatsappez jaso nahi izanez gero, 672 69 05 64 telefono zenbakira idatz daiteke, taldera atxikitzeko eskatuz.

Bihar ere itxita

Lanak egiten ari direnek jakinarazi dute, bihar, asteartea, 13:00 inguruan itxiko dutela errepidea. Leherketa lanekin jarriko dute, aurreratzeko erreia eraiki ahal izateko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide