Jone Zabaletak 10 kilometroko Euskadiko Txapelketa irabazi du

Andoni Elduaien 2021ko aza. 29a, 08:39

Jone Zabaleta, txapelarekin, podiumean. (Y. LarraƱaga)

Zabaletak Donostiako Maratoiaren 10 kilometroko proba irabazi zuen atzo; Imanol Larrañaga, berriz, bigarren euskalduna izan zen mutiletan, proba bosgarren amaitu ondoren.

Jone Zabaleta korrikalari azkoitiarrak Donostiako Maratoiaren 10 kilometroko lasterketa irabazi zuen atzo, igandea, Donostian. 0:35:18 denbora eginda, lehena izan zen Zabaleta. Aratz Rodriguez zumaiarra sailkatu zen bigarren, bederatzi segundora, eta Maite Maiora mendaroarra hirugarren, hemezortzi segundora.

Donostiako proban, gainera, Euskadiko txapelketa jokatu zuten, eta beraz, Zabaletak txapela jantzi zuen. Imanol Larrañaga korrikalari azkoitiarra, bestalde, bosgarren sailkatu zen mutilen mailan, 00:31:54 denborarekin. Hala eta guztiz ere, bigarren euskalduna izan zen azkoitiarra.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide