Lur jausi bat tarteko, ibilgailuentzat itxita dago Azkarateko errepide zaharra

Julene Frantzesena 2021ko aza. 29a, 08:53
Azkarate eta Madariaga artean izan den luiziaren irudia. (Azkoitiko Udala)

Azkarateko errepide zaharrean izan da lur jausia, Madariagara bidean. Errepidea garbitu bitartean Olaso aldeko errepidea erabili beharko da Madariagara joateko.

Azkararate errepide zaharra itxita dago 06:40 ingurutik. GI-3210 errepidean lur jausi bat izan da, zehazki Madariaga auzora bidean. Errepidea garbitu bitartean, Madariagara joateko Olaso aldeko errepidea erabili beharko da. Jon Andoni Martinek Maxixatzeni bidalitako bideoa da ondorengoa:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide