Pilota partida profesionalek hartu dute Gurea pilotalekua

Julene Frantzesena 2021ko aza. 28a, 19:48

17:00etan hasita, binakako txapelketetako bi neurketa jokatu dituzte pilotariek. 400 bat herritar izan dira frontoian.

Pilotari profesionalen partidak izan dira gaur, igandea, Gurea pilotalekuan. 17:00etan hasita, binakako txapelketetako bi neurketa jokatu dituzte pilotariek, han ziren 400 bat herritarren aurrean.

Aurreneko partida, promozio mailakoa, Elordik eta Untoriak irabazi dute 22 eta 21, Victorren eta Gaskueren kontra. Bigarren partida, berriz, Elezkano II.ak eta Zabaletak Irribarria eta Rezusta izan dituzte aurrez aurre, eta 22 eta 16 bukatu da norgehiagoka; Elezkano II.ak eta Zabaletak lortu dute garaipena.

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide