Herritar ugari izan dira Bertso Urtie egitasmoaren barruko bertso saioan

Julene Frantzesena 2021ko aza. 28a, 19:53
Gaurko bertso saioko irudia. (Jon Gurrutxaga)

Bertso Urtie egitasmoa martxan du Erniarraitz bertsozale elkarteak, eta gaur Azkoitian izan da zita. Elkargunean izan da lau laguneko bertso saioa, 18:00etan hasita, eta herritar ugari izan da bertan. Askotariko gaiekin aritu dira bertsotan Amaia Agirre, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi eta Julene Iturbe. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Maite Berriozabal aritu da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide