Maria Nieves Piris, Super Asteko sariaren garailea

Julene Frantzesena 2021ko aza. 29a, 08:24
Piris saria jaso zuen unean. (Herrixen)

Azaroaren 22tik 26ra bitartean herriko saltokietan erosketak egin dituzten herritarren artean 500 euroko sari bat zozkatu du Herrixenek, eta M. Nieves Piris izan da garailea. Hark zapatu goizean izan zuen saria gastatzeko aukera; zehazki, gutxienez herriko hiru saltokitan egin behar izan zituen erosketak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide