Lakuaren aurka berdinketa lortuta itzuli dira Anaitasunako neskak

Maialen Etxaniz 2021ko aza. 28a, 13:21
Sandomendi zelaian jokatu zuten Lakuaren kontrako neurketa atzo. (Anaitasuna F.T)

Lakuaren kontra neurtu zituen indarrak atzo arratsaldean Anaitasunak, Emakumezkoen Euskal Ligan, eta 2-2 berdinduta amaitu zuten partida. Azkoitiko taldea partida galtzen hasi zen arren, 1-2 aurreratu zen markagailuan. 80. minutuan, ordea, Lakuak sartutako golak berdinketan utzi zuen markagailua. Porrota ezagutu gabe jarraitzen du Gorka Zubizarretak gidatutako taldeak. 

Atzo jokatu zuen Anaitasunako emakumezkoen talde nagusiak Euskal Ligako 11. jardunaldia, eta Lakua izan zuen parez pare, Sansomendi futbol zelaian. Partida hasi eta minutu gutxira sartu zuten aurreneko gola etxekoek, baina partidari buelta ematen jakin zuten  Gorka Zubizarretaren neskek. Hain zuzen, markagailuan aurretik (1-2) jartzea lortu zuten Joneren eta Maria Juaristiren golei esker. Lakuako neskek, baina, gola sartzea lortu zuten 80. minutuan, markagailuan berdinketa utziz. Horrenbestez, 2-2 amaitu zen partida. Denboraldia hasi zenetik ez dute partidarik galdu Anaitasunako Euskal Ligako neskek. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide