Bihar goizean ere itxita izango da Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea

Julene Frantzesena 2021ko aza. 28a, 16:12
GI-631 errepidean egiten ari diren lanen irudia.

Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, 10:30 aldean itxiko dute bidea, baina ez du adierazi noiz irekiko duten.

Bihar, astelehena, ere itxi egingo dute Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidea. Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, 10:30 aldean itxiko dute bidea, baina ez du adierazi noiz irekiko duten.

Asteak dira errepide horretan lanak egiten ari direla, eta hainbat leherketa nahiz bide mozketa egiten dituzte ordutik. Errepidearen inguruko informazioa jaso nahi duenak 672 69 05 64 telefono zenbakira mezu bat idatzi behar da Whatsapp taldera atxikitzeko eskatuz. Twitterren ere jakinarazten dute errepidea noiz itxi eta irekiko duten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide