Presoen eskubideen aldeko hileroko elkarretaratzea izango da bihar

Anartz Izagirre 2021ko aza. 25a, 09:06
Presoen aldeko iraileko elkarretaratzea.

19:30ean izango da mobilizazioa, plazan, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin die Azkoitiko Sarek.

Bihar, ostirala, hileroko azken ostiraletako elkarretaratzea egingo du Azkoitiko Sarek plazan. Euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen alde mobilizatuko dira, 19:30ean hasita. Herritarrei elkarretaratzean parte hartzeko deia egin diete.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide