Ireki dute Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea

Andoni Elduaien 2021ko aza. 23a, 16:21

Goizetik itxita egon da GI-631 errepidea, gaur ere leherketak egin dituztelako. Bost orduren ondoren, irekita dago berriz ere errepidea.

11:30az geroztik itxita egon da GI-631 errepidea, eta duela gutxitik irekita dago Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea. Hainbat leherketa egin dituzte gaur ere gunean. Hain zuzen ere, bost hilabete bete dira gaur lanak hasi zituztela, eta obrak "erritmo onean" doazela zehaztu du aldundiak. Urtarrilera bitartean beste hainbat leherketa egingo dituzte, ordea, eta horrek errepidean eragina izango du ordura arte.

GI-631 errepidean egiten ari diren lanen eraginez, errepidea mozten dute aldiro, leherketak egin behar dituztelako han. Hain zuzen ere, leherketen eta errepide mozketen inguruko informazioa Whatsappez jaso nahi izanez gero, 672 69 05 64 telefono zenbakira idatz daiteke, taldera atxikitzeko eskatuz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide