'Gabor' dokumentala eskainiko dute arratsaldean Elkargunean

Andoni Elduaien 2021ko aza. 23a, 08:07

19:00etan eskainiko dute ikus-entzunezkoa Elkarguneko Oteiza aretoan. Oinarrian itsutasuna du dokumentalak.

Garapenean Bidelagun aste solidarioko ekintzek aurrera jarraitzen dute. Gaur, asteartea, Munduko Begiak gobernuz kanpoko erakundeak Gabor dokumentala eskainiko du, Elkarguneko Oteiza aretoan, 19:00etan.

Gabor dokumentalak itsutasuna du oinarri. Sebasek Boliviako goi-lautadako itsutasunari buruzko dokumental bat filmatu behar du. Filmaketa talde baten bila ari dela, Gabor ezagutuko du Sebasek, duela hamar urte ikusmena galdu zuen argazki-zuzendari erretiratua. Sebasek bere kolaboratzailea izateko eta lana elkarrekin filmatzeko proposamena egingo dio Gaborri.