Musika eta dantza izan dira protagonista Santa Zezilia omentzeko Bizkargiren jaialdian

Anartz Izagirre 2021ko aza. 19a, 19:18

Trikitilarien eta pandero-jotzaileen kalejirarekin hasi da jaialdia, eta, ondoren, hainbat musikarik entzunaldia eskaini dute Kontzejupen.

Bizkargi Musika eta Dantza eskolako ikasleek Santa Zeziliaren omenezko jaialdia egin dute gaur, ostirala, Azkoitian. Hasteko, trikitilariak eta pandero-jotzaileak Kale Nagusitik barrena ibili dira kalejiran, eta, ondoren, 18:30ean, jaialdia hasi da Kontzejupen.

Musika Hizkuntzako ikasleek eman diote hasiera jaialdiari, eta Musikalean abestiarekin dantza egin dute haurrek zein gaztetxoek. Ondoren, berriz, Soka taldearen txanda izan da, eta biolinarekin One Direction taldearen What Makes You Beautiful abestia jo dute. Horren ostean ere musikaz eta dantzaz gozatzeko aukera izan dute Kontzejupera joan diren dozenaka herritarrek, eta urtebeteko etenaren ostean, ederki igaro dute arratsaldea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide