Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea ireki dute berriro

Ane Olaizola 2021ko aza. 19a, 10:06

Atzotik itxita izan da GI-631 errepidea, hura konpontzeko lanen eraginez harri handiak erori zirelako errepidera. Garbitze lanak 12:00etarako bukatu dituzte, eta berriro zabalik dago trafikoarentzako.

Atzo eguerdiaz geroztik itxita egon da Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen GI-631 errepidea, hango lanak tarteko. Udalak adierazi duenez, atzo hainbat leherketa egin zituzten gunea "oso bertikala" zen, eta harri handiak erori ziren errepidera. Hori dela eta, bidea garbitzen jardun dute atzoz geroztik. Lan horiek gaur 12:00etarako bukatu dituzte eta dagoeneko zabaldu dute ibilgailuentzat.

GI-631 errepidean egiten ari diren lanen eraginez, errepidea mozten dute aldiro, leherketak egin behar dituztelako han. Hain zuzen ere, leherketen eta errepide mozketen inguruko informazioa whatsapez jaso nahi izanez gero, 672 69 05 64 telefono zenbakira idatz daiteke, taldera atxikitzeko eskatuz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide