Maxixatzenen zozketak

Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren finalerako sarrerak zozkatu ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2021ko aza. 18a, 16:50

Igandean jokatuko dute finala, Bilboko Bilbao Arena Miribillan, 12:00etan hasita.

Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren finala jokatuko dute datorren igandean Bilboko Bilbao Arena Miribillan. 12:00etan hasiko da lehia, eta besteak beste, bertan ariko dira eskualdeko hiru aizkolari: Mikel Larrañaga azpeitiarra, Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarra eta Eneko Otaño beizamarra. Horiez gain, han izango dira Iker Vicente, Aitzol Atutxa eta Jon Irazu.

Maxixatzenek finalera joateko sarrera bikoitz bat zozkatu du bazkideen artean, eta Izaskun Olaizola Segurola izan da irabazlea. Maxixatzen jarriko da harremanetan irabazlearekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide