Ama Say taldearen emanaldia izango da igandean Matadeixen

Andoni Elduaien 2021ko aza. 19a, 08:45

Ane Arsuaga abeslaria. (Mondosonoro)

18:30ean hasiko dira igandean Matadero Ekintzak taldeak antolatutako ekintzak. Udazkeneko Bebarruko Jardunen bigarren hitzordua izango da. Ortuellako taldeak ez ezik, Verde Pratok ere kontzertua eskaini zuen bihar, baina bertan behera geratu da haren emanaldia.

Beñat Axiariren kontzertuarekin joan den asteburuan abiatu ziren Matadeixen udazkeneko Bebarruko Jardunek. Datorren igandean, azaroak 21, Bebarruko Jardunen bigarren kontzertua jarraitu ahal izango da, 18:30ean hasita. 90eko hamarkadan ezagun egin zen Ama Say Ortuellako taldeak (Bizkaia) eta Verde Pratok eskaini behar zituzten kontzertuak, baina azken horrena bertan behera geratu da, eta beraz, Ama Say soilik igoko da oholtzara, aretoa rock doinuz girotzera.

Abenduaren 7an izango dira udazkeneko Bebarruko Jardunen azken kontzertuak: Ramona's First Evil Boyfriend Azkoitiko bikoteak eskainiko du zuzenekoa, 22:00etan, eta segidan, Tilde taldeak itxiko du egitaraua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide