Minbiziaren Aurkako Gipuzkoan Elkarteak bertan behera utzi du asteleheneko hitzaldia

Andoni Elduaien 2021ko aza. 18a, 14:57

Testamentua nola egin azaltzekoak ziren, baina hizlariak bertaratu ezin duelako, saioa bertan behera uztea erabaki dute. Aurrerago jakinaraziko dute data berria.

Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkarteak bertan behera utzi du datorren astelehenean Elkargunean egitekoa zen hitzaldia. Herentzia eta testamentua zer diren eta nola egin behar diren azaldu behar zuten saioan, eta besteak beste, herentzien titulartasunen inguruko aholkuak eman nahi zituzten. Elkarteak jakinarazi duenez, ordea, hizlariak ezingo du Elkargunera bertaratu, eta saioa aurrerago antolatzeko asmoa azaldu dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide