Eduki babestua

"Euskaraz izango gara" lelopean kaleratu du aurten Danobatgroup-ek euskararen eguneko lehiaketa

Maxixatzen.eus 2021ko aza. 16a, 13:21

Euskaraz izango gara lelopean kaleratu du Danobatgroup kooperatiba taldeak Euskararen Naiozarteko Egunaren harira antolatutako lehiaketa. Lehiaketa kooperatiba taldeak lantegiak dituen herrietako bizilagunei zuzenduta dago.

Danobatgroup industria taldea espezializatuta dago makina-erreminten fabrikazioan, balio erantsi handiko osagaien fabrikaziorako garapenetan, giltza eskura erako ekoizpen sistemetan eta zerbitzu teknologikoki aurreratuetan. Danobatgroup kooperatibaz gain, Danobat, Goiti, Soraluce, Goimek, Latz eta Ideko kooperatibek osatzen dute taldea.

Danobatgroupek harreman sare zabala du, eta lanerako hizkuntza asko erabili eta kudeatzen ditu. Baina Euskal Herriko lantegietako langile, hornitzaile, bezero, ikastetxe, administrazio eta abarrekin euskara erabiltzeko konpromisoa du, eta horren adierazgarri dira taldeko kooperatiba guztietan euskararen erabilera bultzatzeko dituen planak, eta lortutako eta lortzeko bidean dauden Bikain euskararen kalitate ziurtagiriak.

Euskaraz izango gara da Danobatgroupek etorkizunerako aurreikusten duen agertokia, eta agertoki hori errealitate bihurtzeko lanean ari da: egunerokotasunean, ikerketa eta garapenean, teknologia berrietan, elkarren arteko harremanetan...

Baina, egunerokotasunetik haratago, gizarteari ere euskararekiko duen konpromisoaren berri eman nahi dio Danobatgroupek.

Aurten, aurreko urteetako bidea jarraituz, Danobatgroupek lantegiak dituen herrietako herritar guztiengana iritsi nahiko luke, euskararekiko duen konpromisoa ezagutzera emanez euskararen eguneko lehiaketaren bidez.

Lehiaketan parte hartzeko, ondorengo helbidean sartu behar da: https://info.danobatgroup.com/euskara/lehiaketa-2021.html

Erantzunak Danobatgroupeko webgunean aurkitu ahalko dira. Horretaz gain, industria arloan euskararen erabileran laguntzen duen hitz teknikoz osatutako hiztegia eskura dagoela gogorarazi nahi dugu, eta hiztegian sartzeko hitz berriren bat proposatzeko aukera ere ematen du.

Azaroaren 30era arteko epea izango da lehiaketan parte hartzeko, eta abenduaren 3an erantzun zuzena eman dutenen artean gaua eta gosari ederra bi pertsonarentzat Bizkaiko zuhaitz-etxe batean zozkatuko da.

Euskaraz izango gara

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide