Tarte batez itxi egingo dute bihar Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea

Andoni Elduaien 2021ko aza. 14a, 12:03
Leherketak ari dira egiten errepidea ixten duten bitartean.

Bihar, 12:30 inguruan itxiko dute bi herrien arteko errepidea, aurreratzeko erreia eraikitzen jarraitzeko zenbait leherketa egingo baitituzte gunean.

Bihar, azaroak 15, Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidea itxi egingo dute, 27. kilometroaren parean. Azken asteetan zenbait aldiz itxi dute errepidea Aizpurutxo igaro eta bereahala. Aldundia aurreratzeko errei bat ari da eraikitzen errepidearen puntu horretan.

Lanak egiteko errepidea ixtea beharrezkoa izango da bihar ere, eta hori horrela, 12:30etik aurrera zirkulazioa etengo dute ibilgailu ororentzat. Minutu batzuetako edo gehienera jota ordu batzuetako kontua izango da biharko itxiera ere. Twitter kontu honetan jakinaraziko dute errepidea noiz irekiko duten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide