Death Cafe saioa egingo dute ostegunean

Ostegunean, ordu eta erdiko saioa egingo dute, heriotzaren inguruan hitz egiteko Death Cafe saioan. Aurrez izena eman beharko da.

Datorren ostegunean, hilak 18, heriotzaren inguruan hitz egiteko aurrez aurreko Death Cafe saioa egingo dute. 19:00etatik 20:30era bitartean Ibaiondo kaleko 30. zenbakian dagoen Sendatzen zentroan egingo dute aurrez aurreko solasaldia.

Saioan parte hartzeko izena eman beharko da, eta horretarako zein informazio gehiago eskuratzeko 646 02 21 35 telefono zenbakira deitu beharko dute interesdunek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide