Mugiment kirol orientazio zerbitzua berriro ere martxan da

Urtzi Oteiza 2021ko aza. 10a, 18:37

2020ko urtarrilean aurkeztu zuen Azkoitiko Udalak Mugiment egitasmoa, eta hori herrian gauzatzeko martxan jarri zuen kirol orientazio zerbitzua. Handik gutxira lehertu zen pandemiak, ordea, gorabehera handiak eragin zituen zerbitzu berrian. Orain, bultzada berria eman nahi izan diote jarduera fisikoa areagotzeko eta sedentarismoa murrizteko asmoan lagundu nahi zuen zerbitzuari. Mugi Azkoitia izena hartu du Mugiment egitasmora atxikitutako zerbitzuak eta orientatzaile berria du, Ania Subinas.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide