Aizkibel kalea itxi dute ibilgailuentzat, eraikin baten aurrealdea konpontzen ari direlako

Ane Olaizola 2021ko aza. 9a, 11:22

Kale Nagusia eta Inazio Iriarte Margolaria kalea lotzen dituen errepidea itxita egongo da gaur eta bihar, obrak direla eta.

Aizkibel kaleko eraikin baten etxaurrea konpontzen ari direla eta, ibilgailuentzat moztuta dago parrokiaren atzeko errepide zatia. Hain zuzen ere, Kale Nagusia eta Inazio Iriarte Margolaria kalea lotzen dituen errepidea moztu dute, eta Udaltzaingoak jakinarazi duenez, obren ondorioz, ibilgailuek gaur eta bihar ezin izango dute handik igaro.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide