Oroimenaren Egunean ekitaldia egingo dute Intsaustin

Ane Olaizola 2021ko aza. 9a, 09:57

"Biktima guztiak" oroitzeko asmoz, udalak bost minutuko isilunea eta lore eskaintza egingo ditu Intsausti jauregiaren aurrean dagoen 'Oroimenean' eskulturan, eta herritarrei dei egin die bertan parte har dezaten.

Bihar, asteazkena, Oroimenaren Eguna izango da, eta udalak, ohi bezala, ekitaldia egingo du "biktima guztiak" oroitzeko. Hori hala, 12:00etan Intsausti jauregiko aurreko lorategian elkartuko dira, Oroimenean eskulturaren ondoan. Han, bost minutuko isilunea egingo dute, eta segidan, loreak jarriko dituzte eskulturan, "biktima guztien memorian". Udalak dei egin die herritarrei ekitaldian parte har dezaten.

Azkoitiko Udalak 2007an jarri zuen Oroimenean eskultura Intsausti aurreko zelaian, "Azkoitiko biktima guztiak" oroitzeko asmoz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide