Igandean hasiko dira udazkeneko Bebarruko Jardunek, Matadeixen

Ane Olaizola 2021ko aza. 8a, 10:48

Matadero Ekintzakek hiru hitzordu prestatu ditu datozen asteetarako. Askotariko kontzertuak izango dira, eta horien artean, Ramona's First Evil Boyfriend Azkoitiko taldeak eskainiko du emanaldia.

Udazkenarekin batera itzuliko dira Matadeira Bebarruko Jardunek, eta antolatzaileek pronto dute egitaraua. "Sututako aulkien errautsen gainean dantza egiteko gogoz", datozen asteetarako hiru hitzordu prestatu ditu Matadero Ekintzakek.

Beñat Axiari kantari eta perkusio jotzaile donepalautarrak irekiko du egitasmoa datorren igandean, hilaren 14an, eta 13:00etatik aurrera bere ibilbide emankorreko hainbat abesti taularatuko ditu. Hilaren 21ean, berriz, Ama Say Ortuellako taldeak (Bizkaia) rock doinuz girotuko du aretoa, eta segidan, Ana Arsuaga igoko da taula gainera. Verde Prato proiektuarekin bidez, musika eta margoa uztartzen ditu tolosarrak. 18:30ean hasiko dira egun horretako emanaldiak. Abenduaren 7an izango dira azken kontzertuak: Ramona's First Evil Boyfriend Azkoitiko bikoteak eskainiko du zuzenekoa, 22:00etan, eta segidan, Tilde taldeak itxiko du udazkeneko Bebarruko Jardunen egitaraua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide