Hasi dira Gabonetako argiak jartzen

Andoni Elduaien 2021ko aza. 2a, 16:10

Gabonak iristeko hilabete eta erdiren faltan, Azkoitiko Udal brigada hasi da dagoeneko kalean Gabonetako argiak jartzen. Gaur hasi dira zeregin horretan, eta dagoeneko ikus daitezke argiak herriko hainbat kaletan, hala nola Julio Urkixo Etorbidean. Abenduan piztuko dituzte argiak urtero legez, baina udalak oraindik ez du data jakinarazi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide