Neguko ordutegia izango du aurrerantzean Garbiguneak

Andoni Elduaien 2021ko aza. 2a, 09:54
Azkoitiko Garbigunea.

Astegunetan, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara egongo da zabalik; larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara.

Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi duenez, aurrerantzean neguko ordutegia izango du Garbiguneak. Goizez, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara egongo da irekita; arratsaldez, berriz, 15:00etatik 18:00etara egongo da zabalik. Larunbatean, bestalde, goizez irekiko dute bakarrik Garbigunea, 10:00etatik 13:00etara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide