'Ron da error' eta 'Érase una vez en Euskadi' filmak emango dituzte asteburuan Baztartxon

Andoni Elduaien 2021ko aza. 3a, 08:45

Ostiralean eta larunbatean ez dute filmik emango herriko antzokian; izan ere, gaztetxoentzako Narcis@ antzezlana estreinatuko dute. 

Asteburuan, Ron da error eta Érase una vez en Euskadi filmak eskainiko dituzte Baztartxo antzokian. Ostiralean eta larunbatean ez da film emanaldirik izango antzokian; izan ere, larunbatean Narcis@ gaztetxoentzako antzezlana taularatuko du Borobil Teatro konpainiak.

Filmak igandean eta astelehenean izango dira. Igandean, 17:00etan, haurrentzako Ron da error filma emango dute; 19:30ean, berriz, Érase una vez en Euskadi filma emango dute. Astelehenean –ikuslearen eguna– berriro emango dute Érase una vez en Euskadi filma, 20:00etan. 

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Ron da error filma:

Érase una vez en Euskadi filma

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide